Herri Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa sustatzen du

Hainbat

Aritz Ganboa ardi latxekin lan egiten duen Arruatzuko nekazari gaztea da, eta gazta ere ekoizten du; bere lan eta bizimodu alternatiboaren berri eman die bere adineko NUPeko unibertsitate ikasle batzuei, Iruñeko campusean. Herri Unibertsitateak sustatutako askotariko jardueren artean bat baino ez da honakoa. Herri Unibertsitatea programa ofizialetan ageri ez diren ezagutzak partekatzen dituen esperientzia alternatiboa da. Ikasle asanbladek bere kabuz kudeatutako errealitatea da, eta Euskal Herriko askotariko campusetan ari da hedatzen aurtengo martxoan, iaz egindakoa errepikatuz eta areagotuz.

Programak anitzak dira, eta unibertsitate irakasleak zein ikasketak bukatzen ari diren ikasleak aritzen dira bertan, ezagutza partekatzen. Eskaintza zabala da, eta hitzaldiak ez ezik, askotariko edukiak dituzten tailerrak ere antolatzen dituzte. Mikromatxismoa, kooperatibismoa, teknologia berriak, iraultza bolibartarra, 3D inpresioa eta utopia komunista dira programan jorratutako gaietako batzuk. 68ko maiatzaren gisako espiritua du, ezarrita dagoena kritikatzen duen aldetik. Baina, kexatzeaz harago, ekarpena egiten du, ikasteko bestelako eredu batzuei begira.

Bilboko Herri Unibertsitatea – Aurkezpena

 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak