Ipar Euskal Herrian 10.000 lanpostu klimatiko sor daitezke, Bizi! taldearen arabera

hainbat

Tokian tokikoa den eta naturari lotuagoa dagoen ekonomia bateranzko aldaketa ez da arazoa, aukera baizik. Hala dio Bizi! mugimenduak eskatutako behin-behineko txosten batek, zeina Jose Ramon Becerra ingeniariak eta Equo alderdi ekologistako kideak koordinatu baitu. Txostenaren arabera, begirune klimatikoaren aldeko egokitzapen hori eginez gero, 10.000 lanpostu baino gehiago sor daitezke Ipar Euskal Herriko lurraldeetan. Gaur egun, 15.883 lagun daude langabe erregistratuta, eta beraz, tesia zuzena izatekotan, langabezia gaur egun baino bi heren txikiagoa izango litzateke.

Txostenak Bizi! mugimenduko kideen eta interesa duen ororen ekarpenak jasoko ditu, behin betikoa izan aurretik. Bertan, 6.792 lanpostu jasangarri sortzeko aukera potentziala planteatzen da: energia berriztagarrien sektorean (3.038), nekazaritza ekologikoan (942) eta birgaitze energetikoan (627), besteak beste. Gainera, beste 3.255 lanpostu lortuko lirateke birkokatzeei esker. Idatziaren arabera, helburuak gauzatzeko inbertsio garrantzitsuak egin beharko dira, energia gaur egun baino modu arrazionalagoan baliatzea helburu, eta hala kostuak aurreztuz.

Munduko beste erregio batzuetan egindako antzeko esperientzietan oinarrituta dago prospekzio lan hau. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak ere hartu dute parte proiektu honetan, eta haiek izan dira, hain zuzen, txostenaren berri ematen lehenak. Bizi! mugimenduak mobilizazio deialdia egin du maiatzaren 1erako, Baionan, 10.000 lanpostu klimatiko horien sorrera aldarrikatzeko.

Informazio gehiago:

Iparraldeko Hitza

Euskal Irratiak

Enbata

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak