Langabezia Euskal Herrian: herri bat, bi errealitate

EH Mapa_langabezia
Gaindegia

Euskal Herriko langabezia-tasa %15aren bueltan da 2015 urtean. 2009tik hona dezente egin du gora, azpialdeko grafikoak erakusten duen bezala. Krisia hasi baino lehenagoko egoerak ez du zer ikusirik gaur egungoarekin: 2008an gure langabezia-tasa ez zen %7ra iristen. Gaur egun langabezia bikoitza dugu.

 

Denda txikien etorkizun iluna

argazkia_tokikomerkatarirza
Gaindegia

Euskal Herriko bigarren IKEA dendak pasa den abuztuan ireki zituen ateak. Alarma gorria piztu du honek Ipar Euskal Herrian, Angeluko BAB2 merkataritza gunea handitzeko lanekin batera, denda txikien biziraupena kolokan jartzen duelako eta lan prekarioa bultzatzen. Hego Euskal Herrian, ordea, turismo handiko guneetan ordutegi askatasuna ezartzeak eta Madrildik datorren araua indarrean sartzeak eragin zuzena izan dezake saltoki txikien etorkizunean.

 

Gazteen enplegua aktibatu, baina baldintza duinekin

varios

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen enplegu duina sustatzeko neurri sorta bat prestatu du, administrazioek azken urteotan abiarazitakoak osatzea helburu. Gazteek enpleguari dagokionez jasaten duten egoeraz egindako analisi bat du oinarri EGKren ekimen honek. Aipatzekoa da langabezia tasa handia (%30), eta gainera, soldata kaskarren ondorioz, gazteen %22ari hilabetea bukatu aurretik agortzen zaiola dirua.

Tags: 

Nazioarteko ekimena Korsikan, erabakitzeko eskubidearen alde

varios

Korsikako subiranotasunaren aldeko mugimenduak adi begiratzen dio Europako estaturik gabeko nazioen agertokian azkenaldian gertatzen ari den guztiari. Eskozian eta Katalunian egindako ekimenek ilusioa piztu dute beste toki batzuetan ere, eta badirudi Mediterraneoko irla honetan ere bere egin dutela mezua.

Tags: 

Hernanikidetu, enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko proiektu aitzindaria

hainbat

Enpresen gizarte erantzukizuna nahiko kontzeptu berria da. Enpresek, haien borondatez, gizarte eta ingurumen auziak txertatzea du helburu; haien jardunbide produktibo eta komertzialean zein interes taldeekin, elkarteekin, langileekin edo bezeroekin dituzten harremanetan. Enpresa jardun hutsaren osagarri, gizarteari kezka eragiten dioten eta enpresei ere arrotzak ez zaizkien auziak kontuan hartzea da gakoa. 2000 urtean Europako Kontseiluak egin zuen Lisboako Goi-bileran du abiapuntua enpresen gizarte erantzukizunaren ideiak.

Mugaz gaindiko berrikuntza osasunean, biztanleriaren zahartzeari aurre egiteko

Hainbat

Akitania-Euskadi Euroeskualdeko mugaz gaindiko lankidetzak aurrerapausoak egin ditu azken urteotan; ekonomia, turismo eta unibertsitate auzietan. Orain, osasunaren alorrean ere bai, bi administrazioek abenduan sinatu zuten agiri bati esker. Mugaren alde batera zein bestera, biztanleriaren zahartzea gero eta handiagoa dela diote datuek argi eta garbi.

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak