Tentsio baxuko energiaren taldekako erosketa proposatu du SEA-k

Hainbat

Energiaren faktura da enpresa asko eta askoren kostu nagusietakoa. Kontuan harturik energiaren kostua Europako batez bestekoa baino %20 garestiagoa dela hemen, Arabako SEA patronalak taldekako erosketa proposatu du tentsio baxuko energiaren erosketan, pymeek euren fakturetan kostuak aurrez ditzaten.

Informazio gehiago:

Biarritz eta Baiona, zor gehien duten hirien zerrendan

Hainbat

Frantziako hego-mendebaldean 20.000 biztanletik gora duten hirietatik zor gehien dutenen artean daude Biarritz eta Baiona. Biarritzek 1.394 euroko zorra du biztanleko, eta Baionak 1.350 eurokoa. Ideia bat egiteko, Akize da (Dax) da zor altuena duen hiria: 2.197 euro biztanleko.  

Informazio gehiago:

"Behar baduzu, eska ezazu laguntza"

guia LAB
lab.eus

Euskal Herriko gizarte eta ekonomiarekin lotutako hitza da prekarietatea. Hala dio LAB sindikatuak, eta egoera salatzeaz gain, Prestazioak, subsidioak eta oinarrizko errentak Hego Euskal Herrian gida aurkeztu du. Sindikatuaren ordezkariek azpimarratu nahi izan dute laguntzak eskatzen dituzten pertsonen aurka egiten dela sarri, eta gida honek kontrakoa bilatzen duela: “egoera honetan bazaude dagokizun laguntza eska ezazu” adieraztea, alegia.

Gora Gasteiz ekimenak hiri zabal baten defentsan lan egingo du

Hainbat

Eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzeko sortu da Gora Gasteiz ekimena Arabako hiriburuan. Talde bultzatzailean profesionalak, idazleak, kirolariak, kazetariak, medikuak edo gizarteko aktibistak daude, besteak beste. Denok batera hiri zabal baten defentsan.

Informazio gehiago:

Lau enpresa lanera itzuliko dira, likidazioa gainditu ostean

Hainbat

Aukera gehienetan enpresa baten likidazioa ondoren ez dago bizitzarik. Baina ekonomiako legeak ez dira betetzen inoiz. Lau enpresa itzuliko dira lanera aurki: Hernaniko Gureola, Azpeitiko Azcue y Cia, Arangureneko Virtisu eta Altsasuko Curvados Alzania. Lau kasu ezberdina baina helburu bakarra: zulotik ateratzea.

Informazio gehiago:

Euroguneko langabezia mantendu egin da hirugarren hilabetez jarraian

EITB

Euroguneko langabezia mantentzen da azken hiru hilabetetan, Eurostat agentziaren arabera. Urrian %11,5ean fijatu da langabeziaren tasa esparru horretan. Greziak lortu du langabezia daturik txarrena (%25,9), eta bigarren postuan Estatua espainiarra dago (%24).

Leer más:

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak