Ipar Euskal Herrian 10.000 lanpostu klimatiko sor daitezke, Bizi! taldearen arabera

hainbat

Tokian tokikoa den eta naturari lotuagoa dagoen ekonomia bateranzko aldaketa ez da arazoa, aukera baizik. Hala dio Bizi! mugimenduak eskatutako behin-behineko txosten batek, zeina Jose Ramon Becerra ingeniariak eta Equo alderdi ekologistako kideak koordinatu baitu. Txostenaren arabera, begirune klimatikoaren aldeko egokitzapen hori eginez gero, 10.000 lanpostu baino gehiago sor daitezke Ipar Euskal Herriko lurraldeetan.

Tags: 

Kuotak desagertuta, litekeena da Euskal Herriko esnegintza sektorearen mapa aldatzea

hainbat

Joan den martxoaren 31n, Europar Batasunak indargabetu egin zituen esnegintzaren sektoreko kuotak, 31 urteren ondoren. Lehen kolpean, euskal abeltzainen sektoreak kezka agertu du.

Tags: 

Akitania-Euskadi lankidetza motel ari da aurrera egiten

hainbat

Akitania-Euskadi euroerregioak urteroko batzarra egin berri du Busturian. Honek erakusten du mugaz gaindiko lankidetza ari dela aurrera egiten, badagoela denboran jarraikortasuna duen jarduera bat, baina motel doala oraindik ere.

Oliba olioa, garapen propiorako alternatiba Errioxa Arabarran

hainbat

Imágenes de la experiencia en Moreda de Álava, con visitas a aceituneros y a un trujal. Fotos: Euskadi Turismo

Errioxa Arabarra munduan ezaguna da bere ardoak direla eta, baina mahastien laborantza hasi aurretik oliba olioa ere ekoitzi ohi zuten bertan. azken urteotan laborantza honen biziberritzea egin da,

Tags: 

Gipuzkoako eskualde guztiek dute garapen agentzia dagoeneko, Beterrikoa zabalduta

hainbat

Beterri (Donostialdea) osatzen duten sei udalerriek garapen agentzia berria jarri dute martxan. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil dira eskualdea osatzen duten udalerriak.

Europako osasun sistema, kezka iturri

hainbat

Kalkuluen arabera, 2050ean Europar Batasuneko biztanleriaren %37ak izango ditu 65 urte baino gehiago, eta horrek ondorio nabarmenak ditu, osasun sistema eraginkor bati eusteari dagokionez. Gaur egun proportzioa %27koa da: 85 milioi pertsonari buruz ari gara, gutxi gorabehera. Bruselan egin berri den biltzar batean auzi hori izan dute aztergai.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak