energia

Abiatzear da Armintzako olatuen energia laborategia

Hainbat

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) proiektu bat zuzentzen ari da, Armintzan olatuen energia laborategia egiteko. Ekimenak atzerapenak izan ditu, baina arduradunek espero dute aurtengo udaberrian izango dela martxan; aurreneko aurreikuspenen arabera, 2013ko udan izan behar zuen lanean. Instalazioak Armintzako (Bizkaia) kostaldetik bi kilometrora daude ia, eta proba banku moduan baliatuko dute sektoreko enpresek, olatuen energiaren aprobetxamendurako sortzen dituzten prototipoen efizientzia probatzeko.

Tags: 

El laboratorio de energía de las olas de Armintza arrancará en breve

Varios

Pese a los retrasos sufridos por el proyecto liderado por el Ente Vasco de la Energía (EVE), sus responsables confían en que comience a operar en esta primavera. Las primera previsiones hablaban del verano de 2013. Las instalaciones, situadas a casi dos kilómetros de la costa de Armintza, en Bizkaia, servirán como banco de pruebas para que diversas empresas del sector prueben la eficiencia de sus prototipos para el aprovechamiento de la energía de las olas.

Tags: 

Bi bultzada berri Ipar Euskal Herriko energia trantsizioari

Hainbat

Garapen jasangarriari buruz Ipar Euskal Herrian egindako hiru proiektu aukeratu ditu Frantziako Gobernuak, “Hazkunde berdea, energia positiboa duten lurraldeak” izeneko programarako. Bestetik, Udalbiltzaren eta Nafarroa Behereko Sugarai elkartearen arteko akordio bati esker, egurraren kultura berreskuratzeko proiektu bat jarriko dute martxan.

 

Tags: 

Biomasa, energia subiranotasuna lortzeko bidean

Hainbat

Biomasa energia iturri berriztagarria da, askotariko egur mota eta hondakin organikoen errekuntzatik datorrena, eta alternatiba bideragarria bihurtzen ari da gasolioa eta gasa bezalako beste sistema batzuei kontrajarririk. Tokian tokiko zenbait erakunde energia iturri hau bultzatzen ari dira; hala nola, Aramaio, Berriz, Ispaster, Kanpezu, Zerain, Ultzama eta Tutera. Era berean, zenbait enpresek ere egin dute urratsa, erregai tradizionalak biomasarekin ordezkatzeko haien ekoizpen prozesuetan. Urrats txiki bat, energia subiranotasuna lortzeko bidean.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak