Administrazioa

Nafarroa Garaian ere bi bazkidedun kooperatibak sortu daitezke

Hainbat

Nafarroa Garaiko Parlamentuak Lan Elkartuko Mikro Kooperatiben Foru Legea onartu berri du; sozietate horiek bi langileren bazkidetzarekin sortzea ahalbidetuko du horrek, eta gehienez hamar langileren bazkidetzarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aukera hori badago lehendik ere, 2008ko abuztuan indarrean jarri zen Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei Buruzko Legeari esker. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantziako Gobernuak tankera horretako neurri legegileak hartu zituen 2012an.

Tags: 

También en Nafarroa Garaia se pueden crear cooperativas de dos socios

Hainbat

El Parlamento de Nafarroa acaba de aprobar este mes la Ley Foral de Micro Cooperativas de Trabajo Asociado que va a permitir la constitución de las mismas a partir de dos socios trabajadores y con un máximo de diez. En la Comunidad Autónoma Vasca (CAPV) esta posibilidad estaba ya contemplada a partir de la Ley de la Sociedad Cooperativa Pequeña de Euskadi que entró en vigor en agosto de 2008. En lo que se refiere a Ipar Euskal Herria, el Gobierno francés adoptó medidas legislativas similares en el año 2012.

Tags: 

Ipar Euskal Herria, Akitania-Poitou/Charentes-Limousin makroerregioan integratuta

Hainbat

Frantziako Asanbleak behin betiko onartu du erregioen mapa berria (abenduaren 17an konfirmatu zuten), eta horrek kezka areagotu du Ipar Euskal Herriko biztanleriaren sektore askotan. Izan ere, euskal lurralde kontinentalek indarra galtzeko arriskua dute; Akitania, Poitou-Charentes eta Limousinek osatutako erregio handi berrian.

Euskadi 2020 Zientzia Planarentzat aurreikusitako finantzazioa ez dago bermatuta

Hainbat

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren lerro nagusiak aurkeztu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Plan honen helburua da inbertsio publiko eta pribatuekin 11.100 milioi euro biltzea. Lehen atalean, Eusko Jaurlaritzak 2.737 milioi euroko ekarpena egingo duela dago aurreikusita; horiei hiru foru aldundien ekarpenak batuta, guztizko inbertsio publikoa 3.677 milioi eurokoa litzateke. 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak