Tokiko eraldaketa

Liher Gonzalez Bilbatua
Etikoki aurreztu Coop57

Egun kapitalaren erritmoak jan gaituela konturatu gara, baina zertan ari gara ikasitako leziotik aldentzeko. Ekonomia sozial eraldatzaileak lanabezak ematen dizkigu herritarroi tokian tokiko errealitate ezberdinak eraldatzeko.

Koop57ren kasuan, finantza etikoen bitartez tokiko errealitateak aldatzea posible dela ikusten eta ikasten ari gara. Bertako garagardoa produzituko duen kooperatiba bat sustatzen lagundu du adibidez, edo estatu mailan lan bertikaletan puntakoa den Asaken kooperatibako kideei ondasun pertsonalak arriskutik kentzeko aukera eman die, abal mankomunatuei esker.

Tokiko garapena dabil azken aspaldian denon ahotan eta garapena benetan emateko klabe ezberdinak landu behar direla uste dut.

Lehenik eta behin garapen hitzak berak izan ditzazkeen konnotazio negatiboak kontuan hartzekoak dira. Garapenaren izenean herritarrok engainatu gaituzte eta garapena bera izan da egin diren basakaria guztiak egiten jarraitzeko aitzaki. Horregatik nahaigo dut tokiko eraldaketa kontzeptua erabili, benetan behar duguna gaurkoarekin apurtuko duen aldaketa delako.

Herritarrak gara eraldaketarako giltza, gugan hasi behar dugu kontraesanak sortzen, egiten duguna dudan jartzeak indartsuago egiten gaituelako, ona delako. Garapen pertsonala landu behar dugu, herritar kritikoak eta eraikitzaileak izanik, martxan dauden tokiko eraldaketak indartzeko.

Horretarako ari gara koop57eh lurralde saila sortzeko prozesuan, herri proiektua dela uste dugulako. Herritarroi emango digulako tokiko beharrak asetuko dituen ekonomia eredua sustatzeko tresna. Argi gelditu da orain arteko finantza tresnek interes propioen alde soilik egiten dutela, eta gainera, gizarte mailan banaketa ekonomiko eta sozialak sortzeaz gain, ez dute inor eta ezer errespetatzen.

Ekonomia sortzeko beharrezkoa da inbertsio tresnak izatea, txikiak izan arren. Lana sortuko duten proiektu estrategikoak sustatzea nahi badugu, gure aurrezkiak behar bezala kudeatzen hasi behar dugu. Finantza etikoetako tresnek horretarako aukera ematen digute, erabiltzeko errazak direlako, konfidantza handia sortzen dutelako, parte hartzeko mekanismo asko dituztelako, gardenak direlako, eta batez ere, ekonomiatik abiatuz, mundu justuago bat ahalbidetzea dutelako helburu.

Sinetsi egin behar dugu, ez baikara beste eredu bat sortzeko aukera posibleaz ari, jada erreala den bideaz ari gara. Datuak hor daude. Koop57 600 entitatek eta 3.000 pertsona baino gehiagok osatzen dute eta azken urtean, lurralde sail ezberdinetan, 20 milioi euro aurrezki etiko kudeatu ditu, eta urte honetan 20 urte beteko dira sortu zenetik.

Euskal Herrian, bi urteko ibilbidean, 700.000 euro baino gehiago jaso dituzte maigelutan bertako zerbitzu bazkideek, bazkide laguntzaileek 134.000 euro aurreztu dituzte. Baina oraindik asko falta da Euskal Herrian finantza etikoek ekarriko duten aldaketa erdiesteko, horregatik beharrezkoa da herritarrek, eragile sozialek eta administrazioek (Herriak) ohitura berriak hartzea. Ekonomia sozial eta eraldatzaileko tresnak erabiltzen hastea, bizi poza txoko guztietara zabaltzeko.

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak